Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

DBH 1eko ikasleentzat, euskara ikasgaian, 1. ebaluazioko  amaierako lana  beste ikastetxe batekin elkartrukaketa egitea izaten da. 

Aurten, elkartrukaketa hori Balmesadeko Zubizarra ikastolarekin izateko aukera izan dugu.

Ikasleek, azaro bukaeran izan zuten lehen hartu-emana korreoz, berien burua eta herria deskribatuz aurkezpen bat  partekatu zuten.

Martxoaren 13an, Balmesadako ikasle eta irakasleak Oñatira etorri ziren bisitan. Gure ikasleek, herriko leku garrantzitsuenetatik pasatuz ginkana bat prestatu zuten eta guztiok oso ondo pasatu genuen.

Orain, gure txanda da. Maiatzaren 29an, Balmasedara joango gara. Espero dugu, han ere,  ondo pasatzea.

Partekatu: