Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Abenduak 10, Nazioarteko Giza Eskubideen Egunean, Aniztasunetik Eraikiz programa-didaktikoaren sari banaketa izan zen Donostiako Kursaal-ean. Bertan, Elkar Heziko dbh 4.en mailako ikasle talde batek, 2.en saria eskuratu zuten. Gainera, sari-banaketaren ostean, ikasleek, beraiek izandako bizipenen testigantza partekatu dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiarekin. Beraien artean, gure ikasle diren Maddi Altolagirre eta Naia Lasagabaster izan ziren. Olanok ikasleei dei zuzena egin zien “konpromiso aktiboa” hartu dezaten, eskubideen eta berdintasunaren alde.

Aniztasunetik Eraikiz, giza eskubideen inguruan hausnartu eta gazteen artean konpromisoa sortzeko ekimena da. Irailetik abendua bitartean, bigarren hezkuntzako, 14-15 urte bitarteko, 10 ikastetxeetako 390 ikaslek, ikus-entzunezko proiektu didadikto bat garatzeko aukera izan dute beste hainbat ekimen ere jorratuz, aniztasuna eta giza eskubideen aldeko sentsibilizazioa bermatzeko.