Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Euskakiko Gaztedia Kontseiluak urtero antolatzen duen Etikasi lehiaketan finalista geratu dira Batxilergoko lehenengo mailako gure ikasleak.

Programaren helburua gazteriaren ahalduntzea da oraingo eta etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko; hezkuntza-tresnak sortzea eta gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarrekintzak indartzea, bizikidetzaren esparruan gainditzeke dauden eta sortzen ari diren erronken aurrean.

Gure gaztetxoek aurkeztutako ikus-entzunezko lanean Zirgariak hartu dituzte oinarri. Beraien gorputz indarrez itxasontziak mugitzeko ahalmena  berreskuratu eta gazteok Giza Eskubideen alde egiten duten lanaren aldarria zabaldu dute EZ GAITU INORK GELDITUKO abestia lelo gisa hartuta.

2024an Elkar Hezi ikastetxeko taldeak saria irabazi eta Auswitzchera bisitaldia egiteaz gain Baketik elkartearekin formakuntza saioa egiteko aukera izan zuen.

Euskadiko Gaztediako Kontseiluko arduradunak aurkeztutako lanaren kalitatea goraipatzeko idatzi digu eta aitortzaa hori ziurtagiri baten bitartez jasoko dutela azpimarratu du.

Hurrengo ikasturterako lanean hasiak gara bitartean goza ezazue bideoarekin.

 

Partekatu: