Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

 

Aste honetan zehar 4 egunez B1-eko ikasleak MU Unibertsitatean izan dira Oñatin Elkarrekin Ekin egitasmoaren barruan kokatzen den proiektua garatzen.

Ekimen hau Unibertsitatearen, udaletxearen eta Oñatiko 3 ikastetxeen arteko elkarlanaren fruitua da.

Aurretik ikastetxean lanketa egin ondoren, LEINN graduko fakultatean izan dira eta DRONAK eraikitzen dituen enpresa bat diseinatzea izan dute helburu. Horretarako enpresa arloko zein arlo teknologikoko zenbait ikuspegi garatu behar izan dituzte. Egindako lana partekatzeko, azken egunean taldeek aurkezpena egin dute.

Astean zehar dronak diseinatzeaz gain, bakoitzak berea eraikitzeko aukera izan du.

Partekatu: