Ibilbide luzea du Elkar Hezi ikastetxeak Baketik erakundearekin: Arantzazun egoitza zuenean ikasleen antzerki-forumetan parte hartzea; gurasoen formakuntzan larunbat goizeko saioetan; herri mailan elkarlanean hitzaldiak prestatzea; Etikasi sariaren harira ikasleekin tailerrak; irakaslegoaren formakuntza. Aurten. “Elkarbizitza, kultura demokratikoa eta giza eskubideak” lantzeko antzerki-forum saioak abian jarri dituzte eta gure DBH 4ko ikasleak izan dira piloto eskaini dituzten esperientzietan.
Behebarruan burututako saioetan DBHko 4.mailako ikasleek antzerkia eta ikusitako egoera ez zuzenen aurrean hausnarketa eta bideratzeko aukeren bitartez elkarbizitza osasuntsu baterako tresnak jaso dituzte.
Ainhoa Aierbe eta Ander Iruretagoiena antzezle eta gizarte hezitzaileek gidatu dituzte saioak eta dudarik gabe esperientzia aberasgarria izan zaie, ikuspegi teorikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute eta.




