Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aniztasunetik eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak berdintasuna eta bizikidetza bultzatzeko helburuz Gipuzkoako zazpi ikastetxetan abian jarritako proposamena da. Hiru ikasturteko iraupena du, DBHko 2.mailan hasi eta DBHko 4.ean bukatuko dugu. Lehenengo ikasturtean diskriminazio egoeren gaineko kontzientzia hartzeko lanketarekin bukatzeko gure ikasleek beraien ama eta amamen bizi esperientzien ikerketetan oinarritutako antzerki arinak sortu eta taularatu zituzten Olatz Pagaldai aktrorearen laguntzarekin. Proiektu honetan oinarrituta, eta bere berri beste esparru batzuetan zabaltzeko xedez, Diputazioak sustatuta bideo-dokumentala grabatzeko aukera izan dugu eta hain zuzen ere hauxe da esteka honetan aurkituko duzuena. 

Partekatu: