Urriaren 18, 20 eta 25ean zuen seme-alabek EMAT programarekin nola ikasten duten ezagutzeko WEBINARRAK antolatu ditu Tekmanek. EMAT Lehen Hezkuntza : Urriak 18, 18:30etan. EMAT Haur Hezkuntza: Urriak 20, 18:30 Animatu parte hartzera!
Albisteak
Nadia Ghulamen hitzaldi saioan parte hartu dute Batxi 2ko ikasleek.
Nadia, Giza eskubideen defendatzaile, aktibista eta idazle afganiarra dugu. Bakearen aldeko borrokan lehen lerroan aritu den emakumearen testigantza entzutea plazer handia izan da. Eskerrik asko #erei saioa antolatzeagatik.
DANBOR HOTSA ELKAR HEZI IKASTETXEAN
Asteazken honetan, hilak 28, Elkar Hezi ikastetxean Txantxikuaren jaitsiera eta Haur Danborrada ospatuko ditugu herriko jai nagusiei hasiera ederra emanez. Festa goizeko 11:30etan hasiko da Arantzazuko Ama kaleko eraikinean. Danbor eta makila doinuak nagusi izango...
ELKAR HEZIKO IKASLE OHIEN III. JAIA OSPATU GENUEN IRAILAREN 17an
Irailaren 17an, ELKAR HEZIko ikasle izandakoek egun berezia izan zuten, ikasle ohien jaixa ospatu genuen. Elkar Hezin ibilitakoez gainera, garai bateko La Milagrosa eta Santa Eskolastika ikastetxeetan ikasitakoek ere parte hartzeko aukera izan dute. 3. edizioa izan da...
BEHEBARRUA ESTREINATZEKO IRRIKAZ HASI DUGU IKASTURTEA
IKARAGARRI GOZATU ZITUZTEN HAUR ETA GAZTEEK AURTENGO IRTEERAK
Ikasturte amaierako irteera maiatzak 27an egin genuen, Gomiztegi Artzain eskolara (artzain txakur erakustaldia, ardi/bildotsak ikusi, gaztaren prozesua ezagutu) eta Arantzazuko parketexera (taloak egin genituen). Egun paregabea pasa genuen. + IKUSI ARGAZKI...
GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?
Migrazio esperientziak antzeztu dituzte DBH 2ko ikasleek
Elkar Heziko ikasleek, Ginelako gara proiektuaren baitan garatu dituzten antzerki obren emanaldia egin dute gaur Antixena gaztetxian. Gaurkoa, antzerkigintza eta migrazioen gaia ardatz izan dituen abenturaren emaitza izan da, ebaluaketa osoko lanak eman duen...
Sopelan izan dira DBH 1eko gazteak
Ikasturte honetan Sopelako Ander Deuna ikastolarekin aurerra eraman dugun elkartruke proiektuari amaiera emateko, Oñatiarrok Sopelara bisita egin genuen ekainaren 17an. Hondartzan jolasak egiteaz gain, SURF ikastaroa egiteko aukera ere izan genuen. Egun pasa bikaina...











