Paula Astudillo, Rosangela Germosen eta Noemi Bentacesek, gure Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek, Estatu mailan ospatu diren Filosofia Olinpiadetako XIII.deiladian Euskadi ordezkatzeko aukera izan dute Ciudad Realen asteburu honetan( apirilaren 17-19).
Aurtengo gaia “Eromena: On Kixote gaur eguneko munduan” izan da eta gure ikasleak bai argazkigintzan baita ikus-entzunezko sailetan aurkeztu dira. Euskadiko finalera eskolako hiru talde iritsi ziren guren neskek Lakuan gauzatu zen aurrez-aurreko lehian nagusitu ziren.
Bost kategoria izaten ohi dira Olinpiadetan: disertazio filosofiako, dilema morala, ikus-entzunezkoa, argazkia eta marrazki filosofikoa. Aurten esan bezala bi sailetan aurkeztu gara emaitza ezin hobea lortuz. Gure bideoaren proposamena ausarta oso izan da eta han egindako defentsa txapela kentzekoa euskaraz egindako defentsa onenaren Laratz saria eskuratu zuten baita.
Hurrengo ikasturterako gaia “Maitasuna” izango da eta finala Teruelen. Ea hantxe izateko aukera daukagun.



