Atzo egin genuen ikasturteko 2. Batzorde Feria.
Hizkuntza normalkuntza, Kultura, Tertulia Dialogiko, Talde elkarreragile-Liburutegi tutorizatu, IKET, A2030, Ikaskuntza, Ametsa-Komunikazio eta Bizikidetza batzordeek ikasturterako ezarritako erronken bueltan lanean aritu ziren.
LHko, DBHko eta Batxiko ikaslez osatutako batzorde mistoetan, berdinen arteko elkarrizketatik abiatuta, eraikitzen jarraitzen dugu, ametsak iparorratz, batera urratsak emanez.




