DBHko  2  mailako  ikasleek,  abenduan  tutoretza-orduan  bi  tertulia  saio  egin  dituzte,  ikasleen  lan-  prozesuarekin  lotutako  hainbat  gairi  buruz  hausnartzeko  aukera  eman  dizkietenak.  Beti  egiten  den  bezala,  aztertutako  testuak  ebidentzia  zientifikoetan  oinarritzen  dira.
Ikasleek  askatasun  osoz  adierazteko  aukera  izanten  dute,  eta  haien  ekarpenetatik  abiatuta,  landutako  gaien  konplexutasunaz  ohartu  eta  ikuspegi  ezberdinak  aztertzeko  aukera  ematen  die.  Hauek  dira  bi  tertulia  horietarako  erabili  diren  testuen  erreferentziak:
1. Harkaitz Zubirik, Kaiera aldizkarian,idatzitako “Laguntzea onuragarria da laguntza hori ematen duenaren osasunerako”. Bertan, ikaskideei laguntzen diegunean gure osasun fisikoa zein psikologikoa hobetzen dela erakusten duten ikerketak eta ebidentzia zientifikoak aztertzen dira.
2. Teresa Vazquezek, Periodico educacion aldizkarian idatzitakoa “Nerabeen ongizate digitala sendotuz” . Bertan gaurkotasun handiko gai bat jorratzen da, nerabeek sare sozialez egiten duten erabilera eta hauetan azaltzen zaizkien tranpa mentalak.
 
					 
					
			


