DBHko 2 mailako ikasleek, abenduan tutoretza-orduan bi tertulia saio egin dituzte, ikasleen lan- prozesuarekin lotutako hainbat gairi buruz hausnartzeko aukera eman dizkietenak. Beti egiten den bezala, aztertutako testuak ebidentzia zientifikoetan oinarritzen dira.
Ikasleek askatasun osoz adierazteko aukera izanten dute, eta haien ekarpenetatik abiatuta, landutako gaien konplexutasunaz ohartu eta ikuspegi ezberdinak aztertzeko aukera ematen die. Hauek dira bi tertulia horietarako erabili diren testuen erreferentziak:
1. Harkaitz Zubirik, Kaiera aldizkarian,idatzitako “Laguntzea onuragarria da laguntza hori ematen duenaren osasunerako”. Bertan, ikaskideei laguntzen diegunean gure osasun fisikoa zein psikologikoa hobetzen dela erakusten duten ikerketak eta ebidentzia zientifikoak aztertzen dira.
2. Teresa Vazquezek, Periodico educacion aldizkarian idatzitakoa “Nerabeen ongizate digitala sendotuz” . Bertan gaurkotasun handiko gai bat jorratzen da, nerabeek sare sozialez egiten duten erabilera eta hauetan azaltzen zaizkien tranpa mentalak.