Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 8an, DBH4Bko ikasle abertzaleen asanbladan burutu den proposamen bat aurrera eraman da.

Valentziako azken egunetan jasandako kalteak eta egoera larriak eragindako beharrei aurre egiteko, gure komunitatearen laguntza beharrezkoa dela kontsideatzen dugu. Oñatin produktuen bilketa puntu ezberdinak sortu dira. Esate baterako, Gaztetxean, larunbatean,  produktuen bilketa bat antolatu zen. Produktu hauek Azaroak 12, Gasteizera bidaltzeko asmoarekin, bertatik, produktu guzti hauek Valentziako udalerrietara eramango dira.

Asanbladan proposatutakoa, Elkar Heziko DBH-ko eraikinean, produktuen bilketan parte hartzea da izan da eta dagoeneko bilketa burutu da eta produktuak Valentziara bidaiatu dute. 

Bilketako eguna astelehena izan zen, ordu ezberdinetan. Jolas-orduetan ere ikasle batzuk bilketa antolatzen egongo ginen. Egunean zehar bolondres guztiak txandak egin genituen bertan egoteko.

DBH eta beste eraikineko guraso guztiak informatu ziren eta ikastetxeko ikasleek ere aukera izan zuten produktuak bertara ekartzeko. Bestalde, herrian zehar ere zabaldu zen. Guk espero genuen erantzuna ez zen handia baina guztiz kontrakoa gertatu zitzaigun, lehenengo momentutik jendea produktuz beteta etorri zen, arratsaldea iritsi zenerako gutxi gorabehera 20 kaja batuta genituen.

Eskerrik asko laguntza ematera gerturatu zareten familia guztiei!

Elkartasunean gara Elkar Hezi, Elkarrekin gara gu!

Partekatu: