Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 26an, mindfulness praktika gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, BARAKA elkartearen eskutik.
Saioaren helburua, Mindfulness-aren praktikara hurbiltzea izan zen, teknika errazak ikasiz, kontzeptua bera ulertuz eta  egunerokotasunean kokatuz.
Mindfulness-aren eguneroko praktikak familian ekar ditzakeen onurak haundiak izan daitezke. Baliteke enpatia handiagoa garatzea, arreta eta kontzentrazio gaitasun handiagoa izatea, emozioak eta estresa maneiatzen ikastea, seme-alabenganako begirada garbiagoa garatzea. Eta nahiz eta hitzordu batekin nahikoa ez izan, hazitxoa jarrita utzi genuen.
Praktikan jarriko dugu seguru!!
Partekatu: