JARRAI DEZAGUN AMESTEN jaiaren baitan txikienek musika hastapen goiztiarreko tailerraz gozatzeko aukera izan zuten KUKUTRAS taldearen eskutik.
Haurraren eta guraso edo zaintzaileen arteko lotura afektiboa funtsezkoa da haurraren ongizate emozionala eta garapen integrala lortzeko. Etapa goiztiar honetan jasotako afektuaren egonkortasunak eta kalitateak eragina du mundua segurtasunez, jakin-minez eta konfiantzaz esploratzeko gaitasunean.
Estimulazio musikal goiztiarra musika entzutetik haratago doa; musika horren bidez elkarreragin, komunikatu eta adieraztean datza, gorputza, burua eta emozioak konektatuz, kantuaren, mugimenduaren eta instrumentuen bidez.
Pasioa eta sormena musika bihurtzeko aukera paregabea izan zuten familiek!