Aipatzekoen artean gure egunerokoan prebentzioaren alorrean egin ditzakegunen inguruko hausnarketatik ateratako ideia hauek:
1) Biolentzia gaitzetsi beharra dugu
2)Biolentzia modeloak identifikatu behar ditugu
3) Gure begirada alfabetatu eta zorroztu behar dugu
4) Eredu biolentoak erakargarritasunez hustu behar ditugu eta eredu ez biolentoak erakargarri bihurtu.
5) Hau guztia lortzeko bidea gazteei entzutea eta gidari lana egitea da, eurena baita desioaren hizkuntza, horretarako, guk heldu eta batez ere irakasleok, tertuliak, espazioak, momentuak eskaintzea da aukerarik onena.
Partehartzaileen arten EHUko irakaslea den Leire Ugalderen ekarpenak bereziki eskertzekoak izan ziren, gaiari lotutako hainbat ikerketa egiten ari delako gaur egun ere, inguruko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako gazteekin.