Ikastetxearen berezitasunak
Heziketa afektibo-sexuala
Gure hezkuntza ereduak, arlo kognitiboari ez ezik, esparru afektibo eta sozialari ere garrantzia ematen dio. Hori dela eta, profesional presta-tuak gidaturiko hezkuntza afektibo eta sexualaren inguruko berariazko programa lantzen dugu Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Batxilergoa amaitu arte.
Ingurumen Hezkuntza
Pertsona bere izate prozesuan ingurunearekin duen harreman eta elkar eraginaz kontziente izatea ezinbestekoa da, arlo hau hainbat proiekturen bidez lantzen dugu: Eskola baratza, Elkar Busa, Zero Zabor programa… Horren adierazlea ere bada Gipuzkoako Aldundiak Zero Zabor Saria eman izana
Kultura eta Kulturartekotasuna
Prozesu honen zuzendaritzapean azken 15 urteotan ehundaka saio kultural antolatu ditugu: musika kontzertuak, argazki erakusketak, antzezlanak, hitzaldiak, era guztietako ikastaroak, liburu azokak eta abar. Den-dena ikastetxe komunitateak antolatuta eta gure ikasle zein familiei ez ezik herritar guztiei ere zuzendua.
Adimen emozionala
Tutoretza planaren barruan txertatuta berariaz lantzen da maila guztietan.
Aniztasunaren trataera
Berdintasunetik haratago doan proiektua da hau, berdintasunean baino gehiago ekitatean oinarritzen dena. Haur eta gazte bakoitzaren behar indibidualak, erritmoak abiapuntu izanik, hauen gaitasunen garapen maximoa da helburua.
Aniztasunaren aurrean arreta pertsonali-zatua emateko egiten ditugun ahaleginen artean honakoak ditugu: laguntza gelako irakaslea, arloko errefortzuak eskola orduz kanpo, errefortzu programa bereziak, psikologoaren eta logopedaren laguntza, eta zenbait ikasgai eta mailetan talde malguak.
Aholkularitza psikopedagogiko propioa
Ikastetxean bertan dauzkagu: bi psikologa-orientatzaile, logopeda, psikomotrizista. Ikasleei gaitasun guztien garapenean laguntza emateko.
Familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko
- Zaintza goizeko 7:30etatik arratsaldeko 18:30etara.
- Eskolaz kanpoko jarduerak eguerdi eta arratsaldetan.
- Ikastetxeko instalazioak eskola ordutegitik kanpo erabiltzeko aukera.
- Uztailean udalekuak ikastetxean.
Gehigarriak
- Kanpo espazioa seguru eta atsegina. Soinketa leku estalia.
- Eskola baratza, hezkuntza proiektuan txertatua.
- Sukaldea eta sukaldaria bertan.