Aurten ere Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek Eusko Autonomi Erkidegoko Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute. Aurtengo gaia Zaintza delarik Batxilergoko 2. mailako sei ikasle iruzkin filosofiko sailan, Batxilergoko 1go mailako lau talde eta DBHko 4. mailako beste lau bideo filosofikoan eta hamar ikaslek argazki filosofikoan eta ,azkenik, berrikuntza moduan DBHko 2. mailako bostek marrazki filosofiko sailan aurkeztu dira. Finalisten zerrenda otsailaren 10ean aterako da, azken lehia Gasteizen otsailaren 21ean, ostean ,estatu mailako finala, Maiorkan, martxoaren 28 eta 29an.
Azken ikasturteetan eskolako hainbat ikaslek lortu dute Euskadiko finalera heltzea eta bi urtez bideogintza sailean txapeldun gelditu eta estatu mailako finalera heldu izan dira, ea aurten ere hala den eta Maiorkarako txartela eskuratzen dugun!
