Ostiralean Eibarren ospatu zen Euskadiko Filosofia Olinpiadetako V. edizioan Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 1go mailako ikasleak diren Haizea Bermejo, Ane Miren Arroyo eta Jon Galdosek bideiogintza filosofiko sailean hirugarren postua irabazi zuten. Bideogintzan beste talde bat Maren Etxezarreta, Jone Arabaolaza eta Ibai Gonzalezena, hain zuzen, lehenengo hamarren artean sailkatua izan zen baina podiumera beraien lanaren defentsa egitera Haizea Bermejorena heldu eta azken honek oso hitzaldi txukuna eginda hirugarren postua lortu zuen.
Andrea García, Batxilergoko 2.mailako gure ikaslea, iruzkin filosofiko sailean sailkatua izan zen baina ez zuen azken txanpara iritsi.
Aurtengo finala, estatu mailakoa, Tenerifen ospatuko da eta Euskadiko Olinpiadetan aurkeztu diren 376 lanetatik sail bakoitzeko irabazleak hartuko du parte. Iaz gure eskolako talde bat izan zen garaile baita bideogintza sailean eta Madrileko estatu mailako finalean beraien lanak lehiatu izan zuen. Ea hurrengo ikasturtean Bilboko finalean elkar ikusten dugun.