Irailaren 17an, ELKAR HEZIko ikasle izandakoek egun berezia izan zuten, ikasle ohien jaixa ospatu genuen. Elkar Hezin ibilitakoez gainera, garai bateko La Milagrosa eta Santa Eskolastika ikastetxeetan ikasitakoek ere parte hartzeko aukera izan dute.
3. edizioa izan da aurtengoa, lehena 2011. urtean egin zen eta 2.a 2017an. Azken hau izan da jendetsuena, 170 bat lagun batu baikinen.
Jaiari TRIKIPOTEOAREKIN eman genion hasiera, Arantzazu Jauregialzok, Nerea Arregik eta DBH 2ko Ane Sagastumek, Malen Arabaolazak, Enara Guridik eta Eider Urzelaik alaitu zituzten lehen orduak.
Bazkal ostean ere izan genuen musikaz gozatzeko parada, Sukena, Maddi Arlanzon eta Nomada Warriorsen doinuek bete zuten azoka.
Jaiari amaiera emateko, OrKresta elektrotxaranga izan genuen.
Izugarrizko plazerra izan zen eguna elkarrekin igarotzea.
Eskerrik asko antolakuntza lanetan zein egunean bertan laguntzen aritu zareten guztioi!
Laster argazki galeria ikusgai izango duzue.
