Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aurtengo gaia Zaintza izan da Euskadiko Filosofia Olinpiadetako VII.deialdian. Euskadi mailan 460 lan filosofiko aurkeztu dituzte DBH eta Batxilergoetako ikastetxe ezberdinetatik eta otsailaren 21ean Lakuan ospatuko den finalera Elkar Hezi ikastetxeko hiru ikasle sailkatu dira. Marrazketa filosofiko sailan Ane Txitxurreta; Argazki filosofikoan Eider Urzelai eta Iruzkin filosofikoan Irati Apaolaza. Azken honen taldea  iazko deialdian Bideo filosofiko sailan irabazle suertatu  eta estatu mailako finalera aurkeztu zen. Aurten finala Maiorkan izango da  martxoaren 28-29 bitartean, ea bertara heltzerik duten. 

Partekatu: