Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aurtengo gaia Zaintza izan da Euskadiko Filosofia Olinpiadetako VII.deialdian. Euskadi mailan 534 lan filosofiko aurkeztu dituzte DBH eta Batxilergoetako ikastetxe ezberdinetatik eta otsailaren 21ean Lakuan ospatuko zen finalerako Elkar Hezi ikastetxeko hiru ikasle sailkatu ziren. Marrazketa filosofiko sailan Ane Txitxurreta; Argazki filosofikoan Eider Urzelai eta Iruzkin filosofikoan Irati Apaolaza. Azken honen taldea  iazko deialdian Bideo filosofiko sailan irabazle suertatu  eta estatu mailako finalera aurkeztu zen.

 

Aurten finala Mallorkan izango da  martxoaren 28-29 bitartean, eta Eider Urzelai bere “ Eta nik, txoria nuen zaintzen?” argazki filosofikoarekin Euskadi ordezkatuko du estatuko beste komunitateetako irabazleekin lehian. Zaintzaren izenean izkutatzen diren harreman toxikoetatik askatzeko deia egiten digu Eiderrek bere lanean. Joxan Artze eta Mikel Laboaren Txoriak txori euskal kultura zein politikagintzan oinarri den abestiaren hizkia bereganatu eta zaintza kontzeptua problematizatzea lortu egin du argazkian.

Partekatu: