Otsailaren 21ean gure ikastetxeko EA 2030 batzordekide batzuk zuhaitzak landatzera joan ginen.
Oñatiko plazan, beste ikastetxetako ikasle eta irakasleekin elkartu ginen. Bertan, natur eskolako eta Arazi enpresako kide bana ere bazeuden.
Guztiok batera bide gorritik Santxolopetegi auzora heldu ginen eta hango zelai batean hiru zuhaitz mota landatu genituen: haritza, astigarra eta haltza.
Lana ondo egin ondoren berriz ere plazara bueltatu ginen, ea giroak laguntzen duen eta guztiak ondo hazten diren.

