
AMESTEKO GARAIAN EZ GAITZALA LOAK HARTU!
Elkar Heziko komunitatea osatzen dugun ikasle, familia eta langileok, AMETS egiteko gonbita jaso berri dugu. Zuentzat imajinatzen duzuen ELKAR HEZI gurekin amestera gonbidatu nahi zaituztegu. Hezkuntza-etorkizun hobea eraikitzea zeregin partekatua dela uste dugu, eta...

HHko HAURREN FAMILIAKO KIDEAK IZAN DITUGU GURE ARTEAN AZKEN ASTEETAN.
Aste hauetan zehar gure ikasleen familiakideak izan ditugu bisitan, bertan ekintza ezberdinak aurkeztu dituzte. Sekulako arrakasta izan du, bai ikasleak eta baita familiakideak ere oso pozik egon dira. Badago familia baino gauza garrantzitsuagorik haurrentzat?

DBH4ko ikasleek hiru eguneko irteera egin dute Madrilera
Apirilean, DBH4ko ikasleek hiru eguneko irteera egin zuten Madrilera, hiriburuaren alderdi historiko, kultural eta ludikoa ezagutzeko helburuarekin. Bidaia abenturaz eta ustekabez beterik egon zen, baina ikasleek egoera desberdinei aurre egiten eta taldean bizitzen...

ASTEBETE EMAN DUTE BORDELEN BATXILERGOKO LEHEN MAILAKO IKASLEEK.
Astebete eman dute Bordelen gure lehenengo mailako ikasleek ikasketa bidaian. Oso esperientzia aberasgarria izan dugu zoragarria den ardoaren hiriburuan. Garraio publikoz joan eta bi apartamentuetan eman dugu astea. Supermerkatuan erosketak egin, sukaldean fin-fin...