IZATE beteko haur eta gazteak: irekiak, adeitsuak, sentiberak, sakonak eta autentikoak.
- Barnekotasuna gizakiaren dimentsiorik sakon eta espezifikoena da.
- Pentsamenduak, sinesmenak, balioak, emozioak, sentimenduak, irrikak, desioak… biltzen dituen eremu inefable eta intangiblea.
- Esplorazio etengabeetara gonbidatzen gaituen misterioaren eremua.
- Barnekotasun garatze-prozesua, dimentsio hori lantzeko behar den denbora/espazioa da. Horretarako, espazio eta baliabide espezifikoak (Mindfulness kasu) eskaintzen ditugu:
- Batetik, isiltasunerako eta erabateko arretarako gaitasuna indartzeko.
- bestetik, espazio intuitiboa argitara ateratzeko eta izateko modu berri bat garatzeko: libreagoa, esnatuagoa, sendoagoa, kontzienteagoa, sortzaileagoa, autentikoagoa.
☒ Barne-gunea esperimentatzeko Txoko intimo eta lasaia.
☒ Auto-ezagutza garatzeko Txokoa.
☒ Irakurketa pertsonalerako Txokoa.
☒ EREIN eta EKIN espazioetarako atalasea.
“Gizakiak hitz egiten eta idazten duena, eta nola hitz egiten eta idazten duen, den-dena da bere espirituaren adierazpen objketiboa””