Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Urteak daramatzagu HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA LH 5.mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleekin LANTZEN, eguneroko jardunean ez ezik, baita berariaz antolaturiko FORMAZIO SAIOen bidez ere. Aurten ere, urtarrilean eta otsailean zehar burutu ditugu saio espezifikoak aipaturiko mailetan.

Psikologian eta sexologian adituak diren Rafael Godoy eta Maddi Gutierrez-ek gidatu dituzte tailerrak.

Gurasoekin birritan biltzen dira profesionalak: lehenik, ikasleekin lanean hasi aurretik, saioen helburuak eta lan egiteko moduak azaltzen dituzte. Programaren amaieran ere, geletan jorratutuakoaren feedbacka ematen diete familiei.

Adinari egokituta, askotarikoak izan dira hauetan mahai gainean jarri dituzten gaiak: erakarpen ereduak, antisorgailuak, LGTBQ identitateak, harreman afektibo-sexualen oinarriak…

Elkar Hezin, gure hezkuntza jardunaren oinarri den Eredu dialogikoari jarrituz, saio batzuetan, TERTULIA DIALOGIKOEN zein TALDE ELKARRERAGILEEN bitartez egin dute lanketa, biak ere, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak.

Ikasleen aldetik jasotako balorazioa oso positiboa izan da urtero legez.

 

Gizartean “tabu” kontsideratzen diren gaiei buruz, naturalki hitz egin behar delako, lotsarik gabe. 

Gure bizitzaren parte inportantea izanik, honen inguruan hitz egiteko konfidantzaz-ko giroa sortu delako.

Biolentzia sexuala, genero biolentzia, eta abusu sexuala bezalako kontzeptuak hobeto ulertzen lagundu dit.

Nire barne sentimenduak nolabait azaltzeko eta besteen sentimenduak gehiago ulertzeko balio izan dit.

Maitemintzea eta maitatzea gauza bera al da? Erakarpena eta maitasuna, batera doaz? Horrelako gaien inguruan hausnartzeko aukera izan dugu.

Bikotearen beste definizio eta ikupuntu bat ikusi dut, eta ez betidanik izan duguna.

Besteekin eduki ditzakegun harremanak egokiak eta onak izateko gakoak zeintzuk diren azpimarratu ditugu.

Sarketa sexualitatea-ren oso zati txikia dela konturatu gara,  parte handiena afektibitatea da.

Partekatu: