ZER DA? Estimulazio Goiztiarraz ari garenean garunaren elikaduaraz ari gara, hazkunde neuronalaz. Helburutako bat antolakuntza neurologiko egoki bat lortzea izango da.

Garuna erabilerarekin hazten da. Beraz, AUKERA aberats eta askotarikoak eskainiz elikatu behar dugu gizaki bezala definitzen gaituzten funtzioak, adimen esparruak, bere gorenean garatzeko.

 Era berean prebentzioa ere badu helburu, hezkuntza prozesuan ager daitezkeen zailtasunak ekiditeko edota dagoeneko daudenak bideratzeko aukera emanez.

ZERTARAKO? Adimenak alderdi kognitibo, intelektual edota akademiko hutsa baino askoz gehiago hartzen du. Ondorioz, aukerak eskaini behar ditugu inguratzen gaituen errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzeko, nolakoa izan beharko lukeen irudikatzeko eta hura eraldatzen jarduteko. Hau da, bizitzan aurkeztuko zaizkigun arazoei erantzun eraginkor eta egoki bat emateko gai izateko.

NOIZ? Garunaren eraikitze momentu pribilegiatua 0 eta 6 urte bitartea da. Pertsonaren garunak plastikotasun handiena duen unea, zirkuitu neuronal gehien eta nerbio sistemaren sarearen zati handi bat sortzen den garaia. Aldi berean, momentu horretan haurrak duen inguruneak eragina izango du helduaroan edukiko duen neurona-interkonexio kopuruan.

NOLA? Programa zehatz batzuk aplikatuz, zeintzuek hiru lege beteko dituzten: maiztasuna, intentsitatea eta iraupena. Hauen bitartez mugikortasuna, arreta, memoria, segurtasuna, motibazioa, afektibitatea…garatzeko aukera eskainiko dugu.

 

 

OINARRIZKO PROGRAMA FISIKOA

PROGRAMA ENZIKLOPEDIKOA

PROGRAMA MUSIKALA

PROGRAMA MATEMATIKOA

IRAKURKETA PROGRAMA

“Giza garuna da ezaugarri hau daukan ontzi bakarra: zenbait eta gehiago bete, orduan eta edukiera/gaitasun handiagoa du.

Glenn Doman