Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Ander Zarketa Astigarragak Batxiko ikasleei hitzaldia eskaini zien.

Batxilergoko ikasleekin Filosofia ikasgaian zientziaren filosofia (erabiltzen dituen metodoak eta bakoitzaren indargune eta mugak, bere halabeharrezko izaera espekulatiboa, berataz espero daitekeena, ezagut dezakeguna, hauspotu duen mundu ikuskera, etab.) eta garapen teknologikoa (gizarteari egin dion ekarpena, dituen inplikazio soziale, ireki dituen aukera eta arriskuak, bere mugak eta hargatik espero dezakeguna, etab.) landu genituen lehenengo hiruhilekoan.

Hausnarketa borobiltzeko, Mondragon Unibertsitatean doktoretza amaitu berri duen Ander Zarketa izan genuen hitzaldi bat ematen. Anderrek ikerketan burubelarri jardun du azken urteetan, eta egun ere horretan dihardu. Gertutik ezagutzen ditu zientziaren egungo erronka nagusiak, zein puntutan gauden, eta garapen teknologikoaren eremuan suertatzen ari diren galdera berriak. Modu filiosofikoan landutako arazoak ikuspegi teknikotik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zigun.

Partekatu: