Irailaren 24an ELKAR HEZIk HUHEZIk antolaturiko topaketan parte hartu zuen (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).
Eskolako bi ordezkarik, ELKAR HEZIko zutabe diren 3 proiektu aurkeztu zizkieten Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren ikasleei.
MINDFULNESSA zer den eta egunero 3-18 bitarteko geletan, zein lankideen artean nola gauzatzen den azaldu zuten lehenik.
Jarraian, ESTIMULAZIO GOIZTIARRAren oinarriak planteatu eta haurrekin aurrera eramaten diren ekintzak erakutsi zizkieten.
Azkenik, IKAS KOMUNITATEAk zer diren azaldu, hauen oinarri diren 7 printzipio dialogikoak aipatu eta burutzen ditugun JARDUERA ARRAKASTATSUAK aurkeztu zituzten: Talde Elkarreragileak, Liburutegi tutorizatuak, Tertulia dialogikoak, Gurasoen formakuntza, Batzorde mistoak eta Biolentzia 0, 0 urtetik ekimenak, hain zuzen ere.
Gainera, egun bat Haur Hezkuntzan nolakoa den ikusteko aukera ere izan zuten etorkizuneko irakasleek.