HH_ElkarHezi_goiburua

Haur Hezkuntza

Etapa honetako gure helburu nagusia, haur guztiei garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da. Ikasleei aukerak eskaintzen dizkiegu norbanako bakoitzak dituen potentzialtasun guztiak gehiengorantz bideratzeko, betiere, hauen ongizatea eta  eskubideak bermatuz. Modu honetara, oinarrizko konpetentziak garatzeko ikasleak estimulatzen ditugu  familiekin lankidetza estuan.

LEHEN ZIKLOA, HAUR ESKOLA

0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Umeei arreta, zaintza eta heziketa ematea dugu helburu, giro atsegin eta segurua eskainiz.

Ikasle bakoitzaren erritmoa eta familia bakoitzaren beharrak kontuan hartuz diseinatzen dugu egokitzapena. Familia eta hezitzaileen arteko etengabeko eta konfiantzazko harremana bultzatzen dugu.

NOLA?

  • Euskara eta euskaraz ikasiz: eskolako hizkuntza,” Bularretik mintzora”.
  • Autonomia landuz.
  • Psikomotrizitatearen bitartez, autonomia, norbere buruaren ezagutza eta sozializazioa garatuz.
  • Sistema neurologikoaren antolakuntza egokia garatuz. Bits entziklopedikoak eta matematikoak erakutsiz, zein entzunaldi musikalen bidez, mugikortasun, eskuzko garapenerako eta oreka aukerak  eskainiz. “Estimulazio goiztiarra”
  • Esperimentazioaren eta jolasaren bitartez ikasiz; gure gorputza eta ingurunea ezagutuz.
  • Besteekin eta inguruarekin era egokian harremantzen ikasiz. “0 biolentzia 0 urtetik”.
  • Jarraipen estua: komunikazioa egunerokoa da aurrez  aurre eta Eskola Agendaren bidez.

BIGARREN ZIKLOA

3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan Haur Eskolan hasitako ildo pedagogiko bera jarraitzen dugu. Haurrari, bere garapen aldiari dagozkion esperientziak eskainiz, norberaren autonomia garatzen laguntzen diogu, betiere askatasun marko baten barruan.

NOLA?

  • Euskara eta euskaraz ikasiz: eskola hizkuntza,” Bularretik mintzora”…
  • Autonomia landuz.
  • Psikomotrizitatearen bitartez, autonomia, norbere buruaren ezagutza eta sozializazioa garatuz.
  • Sistema neurologikoaren antolakuntza egokia garatuz. Bits entziklopedikoak erakutsiz, mugikortasun, eskuzko garapenerako eta oreka aukerak  eskainiz. “Estimulazio goiztiarra”
  • Zirkulazio librean askatasunez  arituz. Adin ezbidetako ikasleen  arteko interakzioa eta hezkidetza jorratuz.
  • Esperimentazioaren eta jolasaren bitartez ikasiz; gure gorputza eta ingurunea ezagutuz.
  • Ortuan jardunez konpetentzia ezberdinak garatuz.
  • Gure herriaren ondare eta nortasun kulturala ezagutuz. Oñati ezagutzeko ibilaldiak.
  • Besteekin eta inguruarekin era egokian harremantzen ikasiz. “0 biolentzia 0 urtetik”.
  • Proiektuen bidez ikasiz.
  • Musikaren bidez gure emozioak ezagutzen eta partekatzen ikasiz.
  • Ingeleraz lehen urratsak emanez.
  • Tertulia literarioen bidez, bizipenak, kezkak partekatzen ohituz.
  • Talde elkareragileen bidez elkarrekin ikasiz.
  • Agenda 21 proiektuan parte hartuz.
  • Gurasoek bi txosten jasotzen dituzte urtean zehar, eguneroko harremanez gain.

PROIEKTUAK

0 Biolentzia 0 Urtetik

Ikastetxeko helburu pedagogikoen baitan, 0 biolentzia 0 urtetatik eta genero indarkeriaren prebentzioan egiten dugu lana.

Gatazkak prebenitzeko eta bideratzeko, egunerokotasunean, eredu dialogikoa erabiltzen dugu.

Asanblada eta berdinkideen arteko elkarrizketa parte-hartzaileen bitartez, bizikidetza hobetzeko eta elkarri laguntzeko jarrerak lantzen ditugu.

Beraz, eraldaketa sozialaren aldeko apustua egiten dugunez, biolentziarik gabeko eta errespetuan oinarritutako testuinguruetan sinisten dugu.

Mindfulness
Batzuetan ez  gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia  ez dugula gozatzen, besteak beste, zerbait epaitzen ari garelako, iraganeko sentsazio ezatseginak gogoratzen  ari garelako, edo etorkizunarekiko kezka azaltzen zaigulako. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera   ekartzea lortuko dugu baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe.

Barruari begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea, gaur egun agian inoiz baino gehiago, bizitza-opari oso ederra izan daiteke.

Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasi eta 2. Batxilergoa bitartean praktikatzen dugu.

Estimulazio Goiztiarra

Estimulazio goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera multzoa da. Garuna erabilerarekin hazten den organoa izanik, ESTIMULAZIOA honen elikadura da. Programa modu egokian bideratzeko harreman ona eta afektibitate giroa sortzea ezinbestekoak dira.

Gaur egun Oinarrizko Programa Fisikoaz eta Bits Entziklopedikoez jarduten dugu lanean.

  • Bitsen bidez ikasleen garuna estimulatzen dugu lotura neuronalak sortzen lagunduz.
  • Programa fisikoaren bitartez garunaren bi hemisferioak batera eta modu berdinean garatzea, begien konbergentzia eta fokatzea, begi eta eskuaren koordinazioa eta lateralitatea lantzen dugu. Honez gain, arau, limite eta balioen barneratzeak haurren garapen psiko-sozialari laguntzen dio.Hau guztia, besteak beste,arrastaka eta lau hanketan ibiltzeko ariketen bidez lantzen dugu.
    Izaera prebentiboa ere badu, ikaskuntza prozesuan sor daitezkeen zailtasunak prebenitzeko edo dagoeneko daudenak leuntzeko aukera ematen duelarik. Hala nola, lateralitate gurutzatua eta begietako konbergentzia okerra.