AHOTSAK proiektuaren barruan burutu den OÑATIKO ESAMOLDIAK egitasmoa dugu hau. Herriko 3 ikastetxeetako gazteek Oñatiko esamolde jatorrak aurkezten dituzte.
AHOTSAK proiektuaren helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.



