DBH 1eko ikasleak, aurten ere, Balmasedako Zubizarra ikastolako ikasleekin elkartrukaketa burutzen ari dira.
Martxoan beraien bisita izan genuen eta maiatzaren 29an geu joan gara Balmasedara.
Bertan, hango lagunekin elkartu gara eta Balmaseda ezagutu dugu, bere Zubi Zahar famatua, plaza, babarrunak tren-putxeran egiten,...
Pozik bueltatu gara , berriz elkar ikusteko gogoz.





