Pasa den ikasturtean, eskola-komunitate osoak AMETS egin genuen, gure ikastetxea irudikatuz eta etorkizuneko ideiak elkarbanatuz. Gogoratzen? Behean duzue ikusgai prozesu hura laburbiltzen duen bideotxoa.
Bada, bide horrek ez du etenik! Ikasturte honetan zehar, ikasle eta irakaslez osatutako batzorde mistoa buru-belarri lanean aritu da. Bildutako amets guztiak aztertu eta ondorengo multzotan banatu genituen:
- EUSKARA
- ERAIKINAK+BALIABIDEAK( AULKIAK, MAHAIAK...)
- HEZKUNTZA PROIEKTUA(IKASKOM,MINDFULNESS...)
- BIZIKIDETZA
- BERDINTASUNA
- PERTSONAK (ADEITASUNA, ALAITASUNA...)
- ANTOLAKUNTZA (ORDUTEGIAK, JOLASORDUAK...)
- IRTEERAK/EKINTZAK
- FOLKLOREA/KULTURA/JAIAK
- NORTASUNA/ BALIOAK/IKASLE KRITIKOAK
- KANPOKO ERAKUNDEAK( HEZKIDETZA/BIDE HEZKUNTZA/TRAUTI/AESLEME/ANTZERKIGINTZA...)
- FAMILIEN PARTAIDETZA eta HERRIAN PRESENTZIA
- EA 30
- BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK
Ondoren, Batzorde Mistoan, multzo bakoitzetik aurrera eramaten saiatuko garen amets bat aukeratu dugu eta hau egi bihurtzeko proposamenak jasotzen ari gara eta lanean jarraituko dugu.
Aurten Elkar Hezi ikastetxeak 25 urte betetzen dituela aprobetxatuz, ikasturte honetan HERRIAN PRESENTZIA deituriko multzoari lehentasuna ematea erabaki genuen batzordean. Horretarako ekintza desberdinak aurrera eraman dira;
-Abenduko Azoka Solidarioa
-25.urteurrenaren irekiera ekitaldia (urtarrilean) .IKUSI BIDEOA
-Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna (martxoan)
-Bye, bye gizontxo: maskulinitate eredu berrien inguruko antzerki tailerra (martxoan)
-Batxilergo Dualaren aurkezpena herrira zabalik (maiatzean)
-Elkar Hezi eguna (ekainean)
-Ikasle ohien jaia (2026ko irailean)
…..irailetik aurrera beste hainbat egitasmo burutuko ditugu!
Laster emango dizuegu 26-27 ikasturterako aukeratutako ametsen berri, guztion artean egia bihurtzen has gaitezen.
Eskerrik asko proiektu hau posible egiteagatik eta gurekin batera amesten jarraitzeagatik!
AMESTEKO GARAIAN EZ GAITZALA LOAK HARTU !
Ametsa Batzorde Mistoa



