Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Gure LH1etik LH4ra bitarteko ikasleak Orion izan dira bi eguneko egonaldian. Eguraldia gorabehera, giro bikainean aritu dira Ginkana eta Altxorraren bila jolasen bidez herria ezagutzen.

Ekintza hauen helburu nagusia dibertsioaz haratago joatea izan da, funtsezko balioak landuz:

  • Adiskidetasuna:Talde-lana eta elkar laguntza sustatuz.
  • Adeitasuna: Errespetuzko harremanak eta tratu ona lehenetsiz.

Esperientzia borobila izan da lagun arteko loturak estutzeko eta ikasturteko azken txanpari gogoz ekiteko!

Partekatu: