LH4ko ikasleek, Felipe Uriarterekin solasaldi bat egiteko aukera izan dugu.
“Marmotarenak” ipuina argitaratu berri du eta horren harira aritu ginen: nola sortu zitzaion idazteko ideia, prozesua…
Horrez gain, bere mendizaletasunari buruz ere hitz egin genuen eta hurrengo egunean bere urtebetetzea zenez, “zorionak zuri” abestu genion.
Oso gustura egon ginen eta hemendik gure eskerrik beroenak luzatzen dizkiogu.
Bere liburua edozein adinetarako guztiz gomendagarria dela esateko aprobetxatzen dugu. Zinez polita!!





