Irisgarritasuna eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskubideen aldeko kontzientziazio lana egiten duen TRAUTI elkartearen hitzaldia izan zuten LH5eko ikasleek Martxoak 3an Elkar Hezin. Bertan ezagutu genuen Urdin, Isabel edo Mikel bezalako herritarrek egunerokoan dituzten zailtasunak bizitzari aurre egiteko. Oñatiko hainbat kale eta espaloietan dauden oztopoak ere identifikatu genituen. Arratsalde ederra izan zen eta Trautiren sloganak dioen bezala mugikortasun arazoak dituztenen "azalean eta ez bere lekuan" jartzera gonbidatu gintuzten.
Bestalde, LH5eko ikasleek "EMOZIOZ BLAI" programan parte hartu dute Urtarrilak 28 Martxoak 11 bitartean. Ordubeteko 6 saioa izan dira guztira eta hezkuntza emozionala landu dute. Hala nola emozioak identifikatzea, adierazten ikastea, enpatia eta harremanak lantzea eta autokontrola eta ongizate emozionala garatzea. Azken finean emozioak ezagutu, ulertu eta kudeatzen ikastea.




