Otsaila ekintzaz betetako hilabetea izan da: inauteriak, Natur Eskolako erakusketa, Txokolateixia, praktiketako Beñaten agurra…
Gaur Txokolateixiarena azalduko dizuegu. Iaz, Oñatiko proiektua landu genuen eta aurten Ibaiarena (une honetan lan sektoreekin ari ginen). Biak uztartuz, Txokolateixako Anton Azpiazurekin hitz egin genuen eta azalpenak emateko prest agertu zenez, hara abiatu ginen. Gauza asko kontatu zizkigun eta kakaoa eta txokolateen ezaugarriak aztertu ondoren, txokolate txuria, esneduna eta beltza dastatzeko aukera izan genuen.
Ba al dakizue Kakaoa Ameriketatik unibertsitatetik ekarri zela? Bertan Medikuntza ikasten zen eta pilulak egiten zituzten; hauek irensgarri izateko, kakaoaz estaltzen zituzten.
Garai horretan, Oñati herri garrantzitsuenetarikoa zen eta unibertsitatera etortzen ziren kanpotarrak dirudunak izaten ziren. Hauek, txokolatea nahi izaten zuten erostea, nahiz eta oso garestia izan; hori dela eta Oñatiko behebarru askotan txokolatea egiten zuten. Antonen ikerketetan 60 inguru zenbatu ditu. Ondoren, enpresa bezela 7 egon ziren: Loiola, Gereka, Orbea, Maiztegi, Zahor, Garaikoetxea eta Onena . Gaur egun Oñatin Zahor bakarrik gelditzen da, gaur egun Natra delarik eta, Orbea, Iruñean dago. Txokolateixian saltzen dena bertatik ekartzen dute.



