Euskadiko Orkestraren “Musika Tantak” Kontzertu Inklusiboan murgildu eta Lego Robotika Tailerrean robota martxan ipini genuen.
Euskadiko Orkestraren eskutik eskainitako “Musika Tantak” kontzertu pedagogikoa berezia da, inklusiboa eta interaktiboa baita, euskal mitologia eta ikusleen parte hartzea uztartzen dituena. Bertan, Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako kondairetako pertsonaia mitologikoen eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten presentziaren bidez, unibertso magiko batean murgildu ginen, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen aniztasunak guztiok aberasten gaituela ikusiz. Gure ikasleek asko gozatu zuten emanaldiarekin.
Irteera borobiltzeko, arratsaldez, Lego Robotika tailerrean hartu genuen parte. Bertan, gure kabuz robot bat osatu eta martxan jarri genuen, sormena eta zientzia uztartuz.
Egun borobila pasa genuen, zalantzarik gabe!



