Lehenik, irakasle talde batek zuzeneko prestakuntza jaso du, robotak nola erabili, programatu eta ikasgelan nola txertatu ikasteko . Ikastaro praktiko honetan, pentsamendu konputazionala garatzeko estrategiak landu dituzte.
Ondoren, hasierako ikastaroa egin zuten irakasleak barne-hezitzaile bilakatu dira, eta jasotako ezagutzak gainerako irakasleekin partekatu dituzte. Metodologia horri esker, robotikaren pedagogia eta tresnak era eraginkorrean zabalduko dira ikastetxeko ziklo eta arlo guztietara.

