Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Maiatzaren 28an 5. mailako ikasleek Tekmanek antolatutako xake taldekako I Nazioarteko online txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten.
Mexiko, Ekuador, Txile, Argentina, Kolonbia, Espainiako eta gure ikastetxeko jokalari gazteek ordubeteko online jolasari eta ikaskuntzari ekin zioten.
Adriana Salazarrek, Nazioarteko xake irakasleak, gidatutako saioa izan zen.
Xakeak, milaka urteko jokoa izanik, gimnasia mental gisa aurkezten da. Bestalde, gizarte-trebetasunak eta balioak lantzen dira.
Eszenatoki ezin hobea da errespetua, erantzukizuna, autonomia, autoestimua, pazientzia, tolerantzia lantzeko, eta garaipena eta porrota onartzeko.

Partekatu: