EGITARAUA
15:00-16:30: MUNTAIA, irakasle, guraso eta ikasleen artean afari-meriendarako mahaiak prestatuko ditugu. Zinema aretoaren apainketa ere tarte honetan egingo da.
17:00- 19:00: Haur eta Lehen Hezkuntzakoen jaialdia zinema aretoan. Bitartean tailerrak egongo dira (aurpegi margoketa, esku lanak…) barra ere zabalik egongo da (eguraldi txarrarekin, tailerrak 18:00-19:45 bitartean izango dira HLH eraikinean).
19:00-19:45: Barra itxi eta kalejirari ekin. Buruhandiek eta musikariek lagunduta herrian zehar ibilbidetxoa egingo dugu (eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke).
19:00: Batxilergoko 2. mailako ikasleei omenaldia. Orla banaketa, bertsoak… (Kultur Etxean).
20:00: Bokata banaketa eta afari-merienda musikaz girotuta.
21:00-22:00: DJa.
22:00- DESMUNTAIA.
