Aurreko astean, 2DBHko ikasleek gidatuta , Tertulia musikala izan genuen Behe barruan. Tertulia hau egiteko erabilitako lana , Serguei Prokòfiev musikariaren “Pello eta Otsoa” ipuin musikatuta izan zen.
Aste batzuk lehenago, 2DBHkoek beraien gelan egin zuten tertulia eta ondoren HHko ikasleekin gidari izateko prestaketa lanak egin zituzten. Batzuk ipuina antzeztu zuten,beste batzuk musikariaren biografia eta beste batzuk tertulia musikala gidatu.
Oso gustora aritu ziren HHko ikasleak entzundako musika tresna gustokoena aukeratuz eta sentimenduez hitz egiten.
Eskerrik asko 2DBHko ikasleei egindako lanarengatik! Hurrengo batean ere etorri!


