Urteak dira ikastetxean DBH3n Eskola Agendako gaiak ikasgaietan txertatuta ustartzen ditugula. Aurtengoan etorkizun jasangarriago baten aldeko erronkak ulertzeko ahaleginean ikasleak, adibidez matematikako ikasgaiko estatistikako atalerekin, ikerketa estatistiko oso bat taldeka planteatu eta aurrera eramaten ari dira.
Alde batetik, proiektu honek, EA2030k bezala, garapen jasangarriagoaren aldeko jarrerak sustatzeko helburua du eta bestetik, datuak eta ondorioak behin bilduta, herriko diagnostikoa eta egoera hobetzeko proposamenak egin behar diren unerako beste ikuspuntu batzuk gehitzea.
