Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Udaleko Kultura zerbitzuak antolatuta, abenduaren 9an hasita eta 19ra arte aukera paregabea izan genuen Corrado Masacci italiarraren eskutik “Txotxongiloen
ametsak” erakusketa ikusteko Kultur Etxean.
LH 1go mailatik LH5. Mailararte bertan izan ginen.
Duela hamabi urte, Masacciren beste erakusketa bat ikusteko aukera izan genuen, orduan txantxikuen inguruan izan zen. Benetan aproposa Oñati herriarentzat!
Oraingo honetan, “Txotxongiloen ametsak” erakusketarekin, estralurtarrak, lamiak, robotak… ikusi ditugu. Benetan ikusgarriak!
Masaccik azaldu zigun zer material erabili dituen txotxongilo bakoitzarekin eta berak egiten zituen mugimenduekin gozatu genuen. 
Eskerrik asko!!

Partekatu: