Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Erei Elkarteak bideratuta Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek Bartzelonan sortutako Top Mantako kidea den Lamine Bathilyrekin saioa izateko aukera paregabea izan zuten urriaren 15ean Behebarruan.

Aurten abenduaren 14an izango den Elkartasun azokarako sentsibilizazio kanpainaren barruan eta  Mundu Ikuskerak ikasgaian lantzen ari diren gaian sakontze aldera, DBHko ikasleek Laminen istorio pertsonala eta Top Manta Elkartearen sorrera eta helburuak entzuteaz gain, berarekin elkarrizketa zuzena izan zuten beraien zalantzak argituz. Arreta handiz entzun zizkioten azalpenak, dudarik gabe Laminek beraien interesa piztu eta enpatizatzeko parada eman zien. Dieredief Lamine, eskerrik asko!

Partekatu: