Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Pasa den ostiralean, hilak 19, eta igandean ospatuko ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, Elkar Hezi ikastexeko DBH 3. eta 4.mailako ikasleek bozka emateko aukera izan zuten Batxilergoko 1. mailakoek antolatutako mitin eta bozketa simulakroa lagun.

Lehenengo orduan BeheBarruan bildu eta alderdi politiko nagusien aurkezpen zein programen aukeratutako ildoak jaso zituzten. Horretarako Batxilergoko 1 mailako ikasleek Filosofia ikasgaian gaiaren inguruko lanketa egin eta taldeka, karakterizazio eta guzti, adin horretako gazteentzat esanguratsuak diren arloetan alderdi bakoitzak duen ikuspegia prestatu zuten. Ondoren, Santa Marinako eraikinean hautontzia, papeletak, zerrendak eta nola ez! identifikazio agiria erabilita, bozkatu zuten. 

Esperientzia aberasgarria izan da parte hartzaileen esanetan. Hain urrun ikusten duten politika delakoari hurbilketa behintzat.

Partekatu: