Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Gure eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek Zugarramurdira joan ziren maiatzak 20-21ean. Graxiana aterpetxean lo eginaz eta bi egun zoragarriak pasatuz. 

Lehenengo egunean aterpetxeko arautegia ezagutu ondoren herrian zehar ibili ziren ginkana jolasean. Ilunkaran, gaubela ere ez zen falta izan. 

Bigarren egunean sendabelarren tailerra egin zuten eta ondoren kobazuloa bisitatu.  Kobazulo ospetsuan barrena haurrek, kantuan eta jokoetan parte hartu zuten eta Zugarramurdiko kondairei eta historiari buruz ikasi zuten. 

 Haurrak istorio eta oroitzapen askorekin itzuli ziren eskolara. Jarduera arrakastatsua izan da eta ikasleen arteko loturak sendotu ditu.

Partekatu: