Urtarrilaren 22an, DBH 2ko ikasleek bailaran dauden 2 araztegiak bisitatu genituen.
Lehenengo, Aretxabaletara joan ginen, bertan Urkulun dagoen araztegia bisitatu genuen. Hemen Urkulu urtegitik ura hartu eta gure etxeetara heldu arte urak egiten duen prozesu guztia azaldu ziguten.
Ondoren, Arrasatera bideratu ginen eta bertan Epeleko araztegia bisitatzeko aukera izan genuen. Araztegi honetan, gure etxetatik doazen ur zikinak garbitzen dituzte, eta behin garbituta errekara bueltatzen dute ura.
Bukaeran, bisitan egon ginen ikasle eta irakasleok motxila bat jaso genuen opari!
