Gaur goizean musikari baten bisita izan dugu Behebarruan . Musikari hau Urbil Artola da ,Txomin Artola musikariaren semea.
Urbilek bere ibilbide musikalaren hainbat bitxikeria kontatu dizkigu, besteak beste, Sorotan Bele taldearen garaikoak.
Gitarra akustikoa eta ahoko soinuaz gain , “lap steel” izeneko gitarra jo du, oso soinu berezia zuen , Hawai aldeko melodiak gogorarazi dizkigu!.
Berarekin batera hiru abesti abestu ditugu : Txuriko, Amaren Besoetan eta Euskararen txantxangorria.
Gustora aritu gara , nahi duzunean etor zaitezke berriz Urbil.Eskerrik asko!

