Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

UN Etxeak , Unesco sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, antolatu duen Ikus Entzunezko Piezen Nazioarteko XV. Lehiaketan finalista geratu dira Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 2.mailako taldekideak “Euskarazko minuturik onena” delako atalean.

Finala Algortako Muxikebarri  Zentroan izango da martxoaren 21ean, ostirala, 20:00etan. Han lau kategorietako ( ‘EMAN MINUTU 1’,‘EUSKARAZKO MINUTURIK ONENA’,‘EKIN ETA EGIN’,‘UN ETXEA’) bideo finalistak ikusi eta irabazleak zeitzuk diren jakingo da sari-banaketan. Ekitaldia streaming bidez emango da  UN Etxeko YouTube kanalean.

Aurtengo gaia Bakea izan da eta hezkuntzaren papera bakearen sustapenean aldarrikatzen duten minutu beteko bideoak izan dira lehian. 

Partekatu: