Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

 Aurten ere Natur Eskolara joan gara. Oraingo honetan “ibaia proiektua” lantzen hasiak garenez, errekara hurbildu gara. Olakua auzoan Olaran erreka aztertu dugu: zein ibilgutan gauden, hondoa zerez osatuta dagoen, uharkaren zabalera, uraren sakonera eta tenperatura, gizakiaren eragina, kutsadura…Horrez gain ibaietako fauna ikasi dugu; bertako espezie ezberdinak eta beraien elikadura.

Alboko irudian, burruntzi larbaren metamorfosiaren azken fasea ikus dezakegu; hau da, ninfa. Bertako zulo batetik burruntzia irten da. Ninfa hau gelan daukagu maskota bezala!

Beti bezala, primeran ibili gara eta asko ikasi dugu.

Mila esker, Natur Eskola!

Partekatu: